BERTSOTAN

Mikel Laboa Katedrarekin deitutako ikerketa sariak

Uztailean EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak GRAL Saria eta Ikerketa Proiektu Saria lortzeko deialdiak abiatu zituzten. Handik hona, ikerlanak aztertzeko eta saritzeko tenorea heldu da.

Hortaz, Maddi Soroaren Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina proiektuak eskuratu dute saria.

Maddi Soroa Navarroren ikerlanak irabazi du GRAL Saria. Bertsolaritzari buruzko GRAL Sariaren deialdirako lan gehiago ere aurkeztu dira, eta egileen baimenarekin kontsultatzeko moduan daude Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina izena duen proiektuak irabazi du, aldiz, Ikerketa Proiektu Saria. Taldean aurkeztutako proiektua da, eta goian aipatu ditugu taldeko kide guztiak.
Urtebeteko epea dute ikerlanari forma emateko eta amaitzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button