ARTEA

“Babestu”, sorkuntza garaikidea babesteko programa

Azkuna Zentroak sorkuntza garaikidea eta ekoizpen artistikoa sustatzeko eta laguntzeko, Babestu programarako deialdi berri bat jarri du abian. Izena emateko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik. Deialdi hau adinez nagusiak diren artistei, sortzaileei, komisarioei, antolakundeei eta/edo erakundeei zuzenduta dago, banaka edo taldeka.

Deialdi horrek bost proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko ditu. Proiektu horiek gutxienez hiru astez eta gehienez hiru hilabetez garatu beharko dira Zentroan bertan, 2024ko urtarriletik abendura bitartean, eta Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekaritzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte garatu ahal izateko.
Hautatuko diren proiektuok arte bisualak, arte biziak, literatura, zinema eta ikus-entzunezkoak izango dira. Era berean, hezkuntzaren eta bitartekaritzaren inguruko proiektuak balioetsiko dira, bai eta modarekin, diseinuarekin eta arkitekturarekin lotutakoak ere.

Babestu sorkuntza artistikoa ikerkuntzatik eta hezkuntzatik gertuago dagoen prozesu bezala ikusten da, eta ateak irekitzen dizkio ekoizpenari eta esperimentazioari, eta horren bidez sorkuntza eta kultura garaikidearen ekoizpena eta zabalkundea sustatu nahi da. Hori guztia, herritarrei hausnarketa artistiko garaikidera gerturatzea eta eztabaidak sortzea errazten zaien bitartean, kultura eraldaketarako tresna gisa kokatuz.

Jakingarri guztiak Azkuna Zentroak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button