KULTURARTEKOTASUNA

Migratzaileei harrera egiteko zuzeneko arreta zerbitzua, Sopelan

Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna eta Lankidetza Saila aspalditik ari da lanean harrera-prozesuak prestatzen, migratzaileek helarazten dizkioten eskaerei erantzuteko. Herritar berriak Sopelako kide bihurtu dira, eta aniztasun aberats eta nabarmena eman diote udalerriari, bereziki azken urteotan. Hori dela eta, udal-zerbitzuak egokitu egin behar izan dira errealitate anitz eta kulturarteko baten berezko premia berrietara.
Pertsonekiko zuzeneko elkarrekintza honetan, hurrengo urteetarako harreraren plangintza egiteko eta udalerriko eta inguruko beharren eta baliabideen ezagutza egituratua izateko beharra hauteman zen. Hori dela eta, Udala joan den urtearen amaieran harrera-plan bat egiten hasi zen, eta, horren ondorioz, Sopelan Pertsona Migratuentzako Harrerarako 2021-2024-Sopela Anitza programa sortu zen.

Programak zenbait udal-ekintza jasotzen ditu harreraren arloan, eta bost lan-ildotan islatzen dira: Harrerarako zuzeneko arreta-zerbitzua; datu estatistikoen panoramikak; Sopelan harrera egiteko Aholku Batzordea, eta harrera-protokoloak.

Sopela Anitzak ekarriko dituen ekintza berritzaile batzuk nabarmentzeko, Sopela Anitza – Harrera egiteko zuzeneko arreta zerbitzua dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button