BESTELAKOAK

Mendi Film jaialdiak hainbat erakusketa paratu ditu Bilbon

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan makina bat erakusketa jarri dira abian.
Rock The Mountain  izenekoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan jarri da, eta bertan egongo da ikusgai otsailaren 12ra arte.
Torinoko (Italia) Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta bat da erakusketaren ardatza. Bilduma horrek mendi gaiekin lotura duten ehun eta berrogeita hamar bat ale biltzen ditu: “historiaren garai esanguratsu batean mundu berezi baten lekukotasun kulturalak. Ondare berezia da oso, bakarra, eta horren aukeraketaren bidez -eskuratze, aztertze, katalogatze eta digitalizatze proiektu oso bat-, erakusketak 1970-2020 urteetan musika-industriaren komunikazio-estrategien zein mendiaren irudikapenarekiko gustuaren bilakaera jarraitzen du, inoiz ikusi gabeko interpretazioarekin”.
Bertan topa daitezke Led Zeppelin, Deep Purple, Rolling Stones. Luego conocer a Elton John, Village People, Yes, Depeche Mode, Chemical Brothers, Jamiroquai, Kanye West, Neil Young, Noel Gallegher, Bob Marley eta beste talde eta kantari asko ere.

Beste aldetik, CVCEPHOTO 2021 erakusketak mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak biltzen ditu. Erakusketa Metro Bilbaoko hainbat geltokitan dago ikusgai. Beti izaten dira argazki ikusgarriak, eskalada, ski, edota alpinismoari dedikaturikoak.

Era berean, beste lau erakusketa egongo dira ikusgai Bilboko hainbat tokitan: Mendian Gora, Bizkaitarrak goiko mugetan, Mendia emakumetasunatik eta Atxarte ardatz duen argazki erakusketa.
Emakumea protagonista eta eskaladan, alpinismoan eta mendiko eskian erreferente duen Mendia emakumetasunatik erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da ikusgai Zabalguneko atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button