MUSIKA

“Eclosound” jaialdia egingo dute gaur Sopelan

Sopelako Laubide tabernaren karpak Eclosound jaialdiaren edizio berri bat hartuko du gaur eta bihar. Bizkaiko kostaldeko udalerria, gainera, jaietan dago. Hala, bi egunetan, underground-eko dozena bat talde berri pasatuko dira karpa horretatik.

Gaur bertan hasiko da Eclosound banda gazte hauen emanaldiekin: Teniente Caballo (indie), Ecuacion Anti Vida (noise), Selvas (stoner-garage), Mortimer y su pura banda (80`s Rock), WHYWHYKA eta Los Wallas (garage-rock).

Bihar, berriz, hauexek joko dute: Zua & Kike,  Los Chivatos de Ana Frank, Spaghetti & Los Western (basque country),  Los Empty Heads (post-stoner), Principia Discordian eta Mamagigi’s (country).

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta 3:00etan amaituko dira. Jaialdia Principia Discordia taldeak ondu du, eta banda horrek jaialdia baliatuko du single berria aurkezteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button