BESTELAKOAK

Getxoko Book Trailer Lehiaketa martxan da

Liburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira Book Trailerrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.

Getxoko gazteen arten irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau. Bertan, Getxon erroldatutako 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, hiru pertsonako taldeetan, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.

Lanak abenduaren 22a baino lehen helarazi beharko dira, bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidalita. Ondoren internet bidezko bozketa jarriko da martxan eta urtarrilaren 11n irabazleen izenak jakinaraziko dira.

Oinarri guztiak, eta Book Trailerra egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button