ARTEA

Eskultura eta musika, edo fonoeskultura

Urbela Brouard artistak –Fonoeskultura izenburupean- zurezko soinu-eskultura erakusketa aurkeztu du Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, ekainaren 30era arte.

Erakusketa honen abiapuntua, artearen esparruan oso ezberdinak diren diziplina bi elkartzerakoan sortu egiten da: eskultura eta musika.

Artistak berak esan duen moduan: “eskulturan egindako ibilbidean, garrantzi haundia emon dotsat hutsuneak mugatzen dabezen bolumenari. Era berean, musikan beti liluratu naute noten artean dirauten isilune esanguratsuek. Izan ere, mundu bi hoiek nahasterakoan, fonoeskultura sortzen jata; adierazteko modu barri bat… “huts – ozenak”.

Erakusketa berriaren harira, ekainaren 22an 19:00etan, bertako auditoriumean, kontzertu bat antolatu da: “soinu bidaia gizaki egin gintuenaren bila. Eskultura eta musika izan ziren “sapiens” bihurtu gintuztenak? Arteak berak mundu kognitiboaren atea zabaltzeko aukera eman ote zigun? Soinu eskulturak, flautak, saxoak eta ahotsak ekipajea osatzen dute, horrelako bidaiari aurre egiteko.”

Informazio gehiago artistaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button