ESZENA

“Arkimedesen printzipioa” lanaren estreinaldia Arriagan

Arriaga Antzokiak, Maskarada euskal antzerki taldearen lan berria den Arkimedesen printzipioa obraren estreinaldia jasoko du. Ikus-entzuleek euskaraz zein gaztelaniaz ikusi ahal izango dute obra berria. Antzezlanak, sare sozialek, albiste direnak edo ez direnak hedatzeko duten gaitasuna azalerazten du, horrek guztiak dituen ondorioekin.

Arkimedesen Printzipioak hauxe kontatzen du:  “neskatila batek haur igeriketa taldeko entrenatzailea mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago. Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik? Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihestezineko zurrunbiloan hedatuko dute eskandalu bihurtuko den berri hura, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana.”

Arkimedesen printzipioa lanaren euskarazko bertsioan Tessa Andonegi, Eneko Sagardoy, Xabier Ortuzar eta Aitor Fernandino arituko dira aktore. Guztiek ere lan asko eta bikaina egin dute azken urteetan, antzerkian zein telebistan. Gaztelaniazko bertsioa Javier Pereira, Lola Baldrich Álvar Gordejuela eta Gorka Mínguez daude.

Lehenengo hiru funtzioak euskaraz izango dira, asteazkenean, urriaren 29an, eta ostegunean, urriaren 30ean. Bi egun horietan funtzioak egongo dira goizeko 11:00etan, eta hirugarren eta azken emanaldia ostegunean, urriaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, izango da. Gaztelaniazko hiru funtzioak ostiralean, urriaren 31n, larunbatean, azaroaren 1ean eta igandean, azaroaren 2an, izango dira. Guztiak ere arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen. Gainera, arrakasta handia erdietsi du Mexiko, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Italia edo Errusian, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button