BERTSOTAN

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren azken saioak

Otsailean eta martxoan antolatu dira Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren saioak. Guztira 18 bertsolari hartzen ari dira parte lau saiotan. Guztira hiru kanporaketa eta Gernika-Lumon jokatuko den finala ondu dira.

Lehen saioa otsailaren 11an izan zen Errigoitiko Ikuilu Txokoan. Bertan, Mikel Retolaza, Ander Elortegi, Janire Arrizabalaga, Enare Muniategi, Beñat Bilbao eta Koldo Muñiz aritu ziren norgehiagoka.
Aurreko astean, hilak 18, beste saio bat programatu zen Busturiko kultur etxean. Hantxe Aitor Etxebarrizarraga, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana, Xabi Enbeita, Nagore Beitia eta Lurdes Ondaro juntatu ziren.

Gaur, hilak 25, Onintza Enbeita, Jokin Ansotegi, Ibai Amillategi, Koldo Guruzaga, Asier Galarza eta Iker Uriarte bertsolariak Muxikara joango dira, eta Atxelipe Txokoan izango dira bertsotan, 21:00etan hasita.

Eta esan dugun moduan, finala, martxoaren 5ean izango da, Gernika-Lumon, Astran, 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button