IKUS-ENTZUN

Off Zinegoak gaur eta bihar

Gaur eta bihar, Zinegoak zinemaldiaren zatirik laburrena, Off Zinegoak, egingo da, La Fundicion aretoan emanaldi interesgarriak eta ikus-entzunezko sormen espazioak eskainiz.

Sinbolismoz beteriko alemaniar luzemetraia batekin zabalduko dira ekimenaren ateak gaur berton. Stefan Butzmühlen eta Cristina Diz zuzendarien Sleepless Knights, gaur egungo krisi ekonomikoa edota herria eta hiriaren arteko alderaketaz hainbat gako hausnartzeko luzatuko ditu.

Bigarren emanaldia, biharkoa, Masa Zia Lenardic eta Anja Wutej esloveniarren (A)typical Couple lanarekin hasiko da. Bodies-Male #1 Andrea Caltranek gizonen azalari buruz eginiko ikerketa lana da, gizonen gorputza eta bere mugimenduen ingurukoa. René Guerraren Casa bikote harremanen arteko maitasuna du hizpide baita barne eta kanpo espazioen okupazioa ere. Milica Zecen Christina, Kai Stänickeren Cold Star eta Jesús Plazaren Bored Girls, identitate sexualen espazioak aldarrikatzeko xedez eginiko bideo musikalak dira, pieza erakargarriak.



Dotan Morenoren I Want Your Love lanak animazioa erabiltzen du modu finean giza harremanen bakardadea eta hutsunea adierazteko. Charles Lumek omenaldia egiten dio Oscar Wilderi, eta oraindik ere bere hilobira joaten jarraitzen duten guztiei Last Kiss –en.
Jonathan Pope Evans-en Sepulted-The Buried bidaia espiritual eta surrealista da, gizontasunaren, errepresioaren eta homosexualen aurkako biolentziaren inguruko lana.
Azkenik, Jan Soldaten Zucht und Ordung, dokumental formatuan datorren hausnarketa da: bikote harremanen ohiko parametro eta arauen gaineko ikuspuntua duen heldutasuna, maitasuna eta sexualitatearen inguruko gogoeta.

Hau guztia, gaur eta bihar Off Zinegoak-en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button