LITERATURA

Memoria eta isiltasuna

Loraldia Festibalak Hariak ikuskizuna eskainiko du bihar, larunbatean, Bilboko ItsasMuseum aretoan. Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo eta Yoseba Peña dira sorkuntzaren protagonistak. Hariak sentikaria Yoseba Peña idazlearen nobela batean oinarriturik dago, eta  emakumea, memoria zein isiltasuna dira bere osagarri nagusiak.

Ikusgarriak lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko ditu kontagai, bertso, testu literario, kanta eta audiobisualen bidez. Emakumeak eta euren isiltasuna izango dira protagonista bertan.
“Askapen pertsonala igo beharreko eskailera bat dela imajinatuko dugu. Hariak sentikariak igoera horretan zenbait eskailera-maila deskribatzen ditu; garai bateko euskal emakumeek zer pentsatzen zuten, zer sentitzen zuten edota zer egiten zuten. Kartzela da gizartea, eta hainbat emakumek handik ihes egiteko ahalegina egin zuten”.

Biharko saioan,  poesia, prosa, musika eta bertsoa uztartuko dira, beti ere,  Yoseba Peñaren Hariak (Susa) nobela inspirazio-iturri hartuta. Musika Rafa Rueda kantariaren eskutik etorriko da, Iraia Eliasek hainbat testuren irakurketa dramatizatua egingo du, eta Nahikari Gabilondo bertsotan arituko da.

Loraldia Festibalerako prestatu duten ikuskizunean, gainera, Maria Teresa Verdes bilbotarraren figura ekarriko dute gogora, Emakume Abertzale Batzan parte hartu zuen militantea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu