IKUS-ENTZUN

“Memoria duten irudiak” zinema zikloa, Iruñean

Memoria duten irudiak zinema zikloa antolatu du egun hauetan Nafarroako Memoriaren Institutuak. Hainbat egunez, eta irailaren 4a bitartean, makina bat film pantailaratuko dira Iruñeko Golem Baionan aretoetan.

Memoria duten Irudiak izeneko ikus-entzunezkoen II. Topaketa atzo hasi zen De la retirada a la reconquista eta ¿Quién eres tú, Lucio? lanen emanaldiarekin.
Gaur, irailak 2, 18:30ean, Fernando Lopez Castillok zuzenduriko La herencia de mi abuela dokumentala emango da. Geroago,  20:30ean, Juan Francisco Urrusti zuzendariaren Un exilio: película familiar izango da ikusgai.

Irailaren 3an, ostegunean, 18:30eko saioan, 10 días en la guerra de España dokumentala ikus ahal izango da, Patrick Jeudy-k zuzendutakoa. Horren ostean, 20:30ean, Josu Martinezek zuzendutako Dios no me perdona lana emango da. Gogoan hartu azken lan horrek Lezo Urreiztieta euskal nazionalistaren bizitzaren berri ematen duela.

Azken egunean, irailaren 4an, eta zikloari amaiera emateko hiru saio eskainiko dira. 18:30ean, Veronica Saenz Gimenez zuzendariaren Gurs, historia y memoria lana pantailaratuko da, 20:30etako saioan, Vicent Marieren Bartolí, el dibujo para la memoria ikusi ahal izango da, eta 22:30ean, Irene Gutiérrezek zuzendutako Diarios del exilio lanaren emanaldia egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button