BERTSOTAN

Aguraingoak eta Aramaiokoak finalera

Arabako kuadrilla arteko txapelketan finalerdietan sartuta daude. Azken saioan Aguraingoak bat-batekoan eta Aramaiokoak idatzizkoan izan dira nagusi, eta hala adierazi digute jasotako oharrean.

“Giro polita izan da nagusi Araiako Andra Mari aretoan, Arabako kuadrilla arteko txapelketako bigarren finalerdian. Idatzizkoan Aramaioko Ai ene! eta Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak aritu dira lehian, trikiti doinuak lagun eta mozorroak gainean. Doinu klasiko nahiz irlandar doinuak nahasirik, bertso ederrak entzuteko aukera izan dute bertan bildu diren bertsozaleek. Araba konkistatzera iritsi diren Aramaioko konkistatzaile bizardunak izan dira finalerako txartela lortu dutenak.

Bat-bateko saioan Aguraingo Sorginetxe eta Aramaioko Marixeka taldeak aritu dira buruz-buru. Sorginetxeko sorginek saioari hasiera intsumisoaren doinuan eman dioten arren, gai-jartzailearen aginduei sumisioz erantzun eta berauek izango dira Aramaioko finalean Aiaraldekoen aurka kantuan arituko direnak.”

Martxoaren 24an, larunbata, Aramaion txapelketako finala jokatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button