BESTELAKOAK

MAX sarietarako euskal hautagaiak

Euskal Herriko bost hautagai lehiatuko dira aurtengo MAX Antzerki Sarietan Euskaraz Antzerki Egile Onenaren saria eskuratzeko.

Honako hauek dira aurtengo euskal hautagaiak: Galder Perez Antartikako Lorea antzezlanagatik, Mikel Losada, Lander Otaola eta Galder Perez bera, Sekula bai! obragatik, eta Jokin Oregi eta Patxo Telleria Larria, kutsakorra, mendebaldekoa izenburuko lanagatik.

Aurtengoa MAX Antzerki Sarien XV. edizioa izango da eta Madrilgo Circo Price Antzokian egingo da. Antolakuntza Batzordeak aditzera eman ditu finalistak, eta 23 kategorien artean batek hartuko du Euskaraz Antzerki Egile Onenaren saria.

Estatu mailako antzerki sari hauekin loturiko informazio guztia MAX Sarien webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.