ARTEA

Max komiki-egilearen erakusketarekin hasiko da “Ja!” jaialdia

Max. Panóptica 1973-2016 izenburuko erakusketaren inaugurazioarekin hasiko da bihar Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Jaialdia, Bilboko Zabalgunea Eraikinean.

Max (Francesc Capdevila, Bartzelona, 1956) Bartzelonako 1980ko hamarkadako eszena artistiko underground-ak emandako artista garrantzitsuenetarikoa da. Bere lehen urratsak El Víbora komiki-argitalpenean eman zituen, eta orain sekulako prestigio duen ilustratzailea da.

Maxek hainbat sari jaso ditu bere ibilbide luzean, tartean, Espainiako Komiki Sari Nazionala, 2007an; Bartzelonako Komiki Saloiko Sari Nagusia, 2000n; eta AEBetako Ignatz, 1999an.

Abangoardia grafikoari buruzko NSLM argitalpena plazaratu zuen 1995etik 2007ra, eta Peter Punk bezalako pertsonaia ezagunak marraztu ditu.

Bestalde, jaialdiaren aurtengo edizioan, umorearen legenda John Cleesek, Monty Phyton mitikoen kide ezagunenak, BBK Ja! Bilbao 2016 Saria jasoko du. Saria emateko ekitaldia urriaren 8an izango da Campos Elíseos Antzokian, eta bertan Ruben Amonek elkarrizketa egingo dio John Cleesi ikus-entzuleen aurrean.

Jaialdiari buruzko xehetasun guztiak: jabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button