IKUS-ENTZUN

“Bideoaldia” aurkeztuko dute gaur Donostian

Donostiako Trueba Zinemetan, XXVIII. Bideoaldia egingo dute gaur, 20:30ean, Larrotxene Kultur Etxeko zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean aurkezteko asmoz. Sarrera doan izango da.

Jorge Gil irakasleak zuzendutako Gidoia Hastapena ikastaroetako lanak, Michel Gaztambidek gidatutako Gidoi Aurreratuko ikastaroaren emaitzak eta Pablo Malo zein Jose Mari Goenagak bideratutako Zine Zuzendaritza ikastaroetako laburrak aurkeztuko dira. Horretaz gainera, iaz ekoitzitako dokumental bat ere ikusteko parada izango da.

Emanaldian lan hauek aurkeztuko dituzte: Viral (Imanol Salaberria); Tunel Koloretsua (Deiane Moreno); Cárnicas (Enara Tejadas); Hasiera (Felipe Ugarte); ¡Aúpa Kupel! (Alexander Castrillo); Los Despedidores / Agurleak (Ibon Goikoetxea) eta Karta Astrala (Maite Bidarte).

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button