ESZENA

“Lur Live Festibala”, land art, zentzumenen antzerkia, dantza garaikidea, musika…

Lur Live Arte eta Natura elkarteak (Idoia Lizeagak, Iñigo Segurolak eta Amalur Gaztañagak osaturikoa) Lur Live Festibala aurkeztu du, esperientzia sentsorial antzeztua, ibilbide labirintiko bat, Lurgarden lorategian, Oiartzunen. Jaialdia lau saiotan egingo da: abuztuaren 10, 11, 12 eta 13an.

Publiko guztiei zuzendutako esperientzia da, eta naturarekin konektatzeko esperientziak txertatzen ditu hainbat lengoaia artistikoren bidez: land art, lore-artea, dantza, mugimendua, terapia, zentzumenen antzerkia, dantza garaikidea eta zuzeneko musika.

Ekimenaren helburuak honako hauek dira: artearekin eta naturarekin lotutako jarduerak burutzea, pertsonak eta kultura, oro har, ingurune naturaletara hurbiltzea sustatzea, eta naturaguneetako jarduerak sustatzea, artisau-lanbideen eta mota guztietako arte-diziplinen tresnen eta ezagutzen bitartez, gizakiak naturarekin duen harremanari buruz hausnartzeko proiektuak garatuz.

Festibalak eskaintzen duen esperientzia diseinatzeko, hainbat profesionalek parte hartu dute, eta hala, Idoia Lizeaga eta Jofre Sebastian land art instalazioaz arduratu dira; Nuria Martinez, Celia Teira eta Idoia Lizeaga esperientzia sentsorial antzeztuaz; eta Arantza Iglesias dantzariak eta Itziar Etxegia musikariak, Kukai dantza taldeko ohiko kolaboratzaileak, zuzeneko dantza eta musikaz arduratu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button