BERTSOTAN

Maialen Lujanbio bere bakardadean

Maialen Lujanbio eta Josu Goikoetxea izango dira protagonista Doka Kafe Antzokian Bertsolaria bere bakardadean saioan, abenduaren 23an, 20:00etan.

Ohiko jardunetik irtetea da bertso saio hauen helburua. Bertsolari bat eta gai-jartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik… Doka izango da prob(et)a leku… 10 bertsolari pasatzen ari dira 10 hilabeteotan, eta Josu Goikoetxea eta Unai Elizasu jardungo dira, txandan gai-jartzaile lanak egiten. Ez da saio onik izango denik bermatzen… ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra.
Denak zaudete Dokako plazara gonbidatuak… edo hobe esanda, Dokako bertso sukaldera laboratoriora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button