MUSIKA

Montoia, Lenoir, Urbizu eta Berrio, Paperezko Kontzertuetan

Donostiako Garoa Kultur Lab-ek abendura bitarteko egitaraua iragarri du, eta musikari dagokionez, lau hitzordu interesgarri ondu ditu.

Hala, hil honen 10ean, Xabier Montoia izango da Gros auzoko lokalean. Garoaren arabera, “Xabier Montoia askotan izana da Garoa liburu-dendan. Susako lagunen eskutik iritsi zen orain dela 30 urte Trinitate kalera eta egun hartatik beti izan du bere lekutxoa Garoan. 30 urte daramatza Garoan”.

Azaroaren 11n, halaber, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzaile trebearen txanda izango da. “Liburu-dendaren beroan ederra izanen da bere abestiekin gozatzea”.

Azaroaren 29an, berriz, Berri Txarrakeko buru Gorka Arbizu izango da Garoan. “Hori bai, Gorka Urbizuren bakarkako kontzerturako gonbidapena ez onartzea kagada handi bat dela esateko ez da oso iluminatua izan behar”.

Azkenik, abenduaren 20an, Rafael Berrio donostiarrak joko du. Berriok Paradoja izenburuko lan elektrikoa argitaratu du aurten.

Informazio gehiago: egaroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button