BERTSOTAN

Nafarroako Txapelketan datozen saioak

Datorren hilean abiatuko dira Nafarroako Bertsolarien Txapelketaren saio berriak. Lehena martxoaren 7an izango da, Berriozarren, 17:30ean. Bertan,  Jon Barberena, Julio Soto, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo eta Sarai Robles bilduko dira.

Hurrengo egunean, martxoak 8, igandean, Lesakako Kultur Etxean, 17:30ean, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien eta Kotte Plaza arituko dira.

Azkenik, martxoaren 15ean, igandea, Burlatako Kultur Etxean, 17:30ean, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi Luze, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta norgehiagokan hasiko dira.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button