ARTEA

"Maite Maitea" maitasun gutunen VI. Lehiaketa Sopelan

Lehiaketa bi kategorietan banatzen da: Gazteen kategoria (12 urtetik 15 urtera bitartean eta 16 urtetik 18 urtera bitartean) eta Nagusien kategoria (18 urtetik gora eta 60 urtetik gora).
Aurkezteko ezinbesteko baldintzak hurrengo hauek dira: gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute eta jatorrizko lanak izango dira edota ez dira egongo aldez aurretik iragarrita edo sarituta.

Interesatutakoek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi adina gutun aurkeztu ahal izango dute. Gutun bakoitzak izengoiti edo lelo ezberdin bat eraman beharko du. Gutun-azalean kategoria agertu beharko da. Honen barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da eta horren azalean izengoitia zehaztuko da, barruan idazlearen datuak aipatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa). Gutunak Kurtzio Kultur Etxean eman behar dira. Lanak aurkezteko epea otsailaren 9an amaituko da.

Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an ezagutaraziko da eta apelaezina izango da. Sari-banaketa otsailaren 14an Sopelanako Kurztio kultur Etxean, 13:00etan, egingo da. Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da sari-banaketa honetara joatea. Epaimahaia hizkuntzaren, literaturaren eta komunikazioaren profesionalez osatuta egongo da.

Sariei dagokienez, gazteen kategorian ezusteko oparia emango da adinaren arabera eta nagusien kategorian bi pertsonentzako afaria izango da, eta sariaren irabazleak data aukeratuko du.

Sopelanako Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button