BESTELAKOAK

Mangamoreren 2012ko ediziorako kartela

Mangamore 2012ko urriaren 12tik 14ra izango da betiko tokian, Amorebieta-Etxanon. Ekimenak, manganime eta Japoniako kulturari buruz egiten diren jardunaldiak, badauka kartela. Marta Salmonsek egindako lan grafikoak irabazi du Udalak antolatutako herriko manganime jaialdiaren hurrengo edizioaren irudia izango den kartela aukeratzeko lehiaketa. Jasotako 26 kartelen artean manganimen adituak direnek osatutako epaimahaiak 5 proiekturik onenak aukeratu zituen eta guztien artean hauxe nabarmendu zen.

Marta Salmons Monsa Publication argitaletxearen Shonen Manga Paso a Paso liburuaren ilustratzailea da. Manga marrazki aurreratuei buruzko eskuliburua da.

Lehiaketaren irabazleak 500 eurotako saria jasoko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button