IKUS-ENTZUN

“Debekatuta dago oroitzea” dokumentala proiektatuko dute Markinan

Txaber Larreategik zuzenduriko Debekatua dago oroitzea dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean, hilak 15, Markinako Uhagon Kulturgunean. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Dokumental honetan, 1937 eta 1944 bitartean faxistek emakumeentzako espetxe bihurtu zuten Saturrarango bainuetxean gertatutakoa azaltzen da, bertan egondako emakumeen testigantzak jasotzen direlarik, hain zuzen ere, filman bainuetxean giltzapeturiko lau emakumeren testigantzak jasotzen dira.

Orotara, “pilatuta” bizi ziren 1.700 emakume igaro ziren bertatik. Mojek zuzendu zuten eta euren agindupean, ama eta seme-alaba asko bananduak izan ziren. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, irainak, eta sexu-abusuak sufritu behar izan zituzten, besteak beste, Saturrarango bainuetxeetan izan ziren emakumeak.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button