ARTEA

“Lumineszenteak” erakusketa, Lesakan ikusgai

Uztailaren 3ra arte Lumineszenteak izeneko erakusketa izango da ikusgai Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko konbentuan. Lumineszenteak Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariaren eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilari lesakarraren proiektua da.

Lumineszenteak proiektuak “diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen bizitza historiak eta irudiak biltzen ditu”. Erakusketan 2018tik 2021era, Palestinan, Indian, lakota nazioan edota Euskal Herrian hainbat emakumerekin izandako elkarrizketak eta narrazioak dokumentatu ditu bikote sortzaileak, eta horiek material grafikoarekin ondu dira.

Hortik ere liburua sortu zen eta bertan 63 emakumeren testigantzak eta erretratuak jasotzen dira. Izan ere, proiektua liburuak (bi edizio, hizkuntza banatan) eta erakusketak (elebiduna) osatzen dute.

Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin, Lesakako udalak eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu duten Lumineszenteak erakusketa hainbat tokitan ibili ostean Lesakan ikusi ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button