Euskadiko Filmategiak Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioa jarri du bidean. Zikloaren barruan emango diren lan ikusgarrien artean, aste honetan, The Fly (David Cronenberg, 1987) film izugarria ikusteko aukera egongo da.
“Zientzialari batek akuri gisa erabiltzen du bere burua teletransportazio-esperimentu konplexu bat egiteko. Arrakastaz egiten du saioa, baina aldaketa bitxiak hasten zaizkio agertzen gorputzean. Aldi berean, deskubritzen du euli bat sartu zela esperimentua egin zuen kapsulan.”
Filma aste honetan ikusiko ahalko da: Gasteizen hilaren 11n, Iruñean 12an, Donostian 13an, eta Bilbon, 15ean.
Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioak gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz hausnartzea proposatzen du, eta “betetzear du hamar urteko ibilbidea, sinpletasunez eta ekimen honen aldeko maitasun handiz, baina baita serioski ere, nahiz eta umorerik galdu ez. Hala, Irakasle zoroa (The Nutty Professor, Jerry Lewis, 1963) proiektatuko dugu. Dena baitago konektatuta.”
Urtarriletik martxora bitartean Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen egingo diren emanaldietan hogei bat zientzialarik eztabaidatuko dute publikoarekin.
Xehetasun guztiak: Zinema eta Zientzia
