LITERATURA

“Mariasun Landa” sarietan lanak aurkezteko epea zabalik

Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamaikagarren urtez Mariasun Landa Sariak abiatu ditu. Lanak aurkezteko epea otsailaren 1ean amaituko da.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da “gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea”.

Lehiaketak bi sari ditu: Emakumezkoen begirada, lanik onenarentzat 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da); eta Emakumezkoei begirada, lanik onenarentzat 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak gainera, 2021ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lehiaketaren oinarriak helbide honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies