ARTEA

Margolariaren bestetasun munstrozkoa

CarrerasMugica galeriak Ignacio Saezen bigarren bakarkako erakusketa Él Y Llo (La Lengua Obesa) izenekoa, erakusgai dauka.

Hogeita hamar koadro inguru dira, eta galeriako erakusketa-espazio osoa hartzen dute. 2000 eta 2013 artean hasi zituen; batzuk 2023an berriz hartu, eta aurten amaitu ditu. Beraz, lehendik zeuden obrak berraztertzeko proiektu berezia da, margolariaren ohiko erakusketak ez bezalakoa. Proiektu honen parte gisa eta erakusketarekin batera, El curador (Caniche arg.) liburua egongo da eskuragarri. Txomin Badiola da fikzio horren egilea, eta, gainera, erakusketaren aukeraketaz eta antolaketaz arduratu da.

Galeriak luzatu ditu erakusketaren nondik norakoak: “Orain dela urte batzuk, Ignacio Sáezek obra batzuk sartu zituen lagun batek Igorren zuen lonja batean, garai hartan ia hondakintzat jotzen baitzituen. Han egon dira gordeta, orain dela gutxi, beste kontu batzuk zirela-eta, Bilboko Arte Ederren Museoko jendeak lanak ikusi, eta haiei buruz arreta erakarri ahal izan duen arte. Aurkikuntza horretatik abiatuta, obra horiek oinarritzat hartu eta erakusketa bat egiteko eskatu zuten, eta azkenean CarrerasMugica galeriak mhartu du horren ardura.
Obra-multzo hau heterogeneoa da eta modu desordenatuan agertu zait; alabaina, lehenbizi ikusi nuenean, iruditu zitzaidan lanek osotasun koherente bat zutela, han bildu zituen zoria alde batera utzita, eta elkarturik jarraitzen zutela, hain zuzen, egileak suntsitzeko eta berreraikitzeko prozesu konplexu baten subjektu eta objektu bihurtzeko izan zuen aldez aurreko jarrera irmogatik: Pintorea, barneko deabru batek akuilatuta (zeina munduarekin etengabeko kontraesanean dagoen organismo biologiko eta psikiko baten pultsio muturreko eta bateraezinenen metafora besterik ez den), hizkuntzaren bilbe labirintikoetan murgildu zen, haiek astindu zezaten utziz, eta barrutik borrokan aritu zen, nolabaiteko nagusitasuna eskuratzeko, elementuak eta horiek eratzen dituzten erlazioak birdefinituz. (…) Margolariaren nia bere pinturan agertzen da Bestearen ideiatik bereizi ezinik. Hala ispiluak islatutako irudi gisa hartuta (bere buruaren irudikapen askotarikoetan), nola ni zatikatu eta anitzetik sortutako alter-ego gisa (Ignaciok La Lengua Obesa deitzen duena) pertsonaia batean berrosatua, oso ezaugarri zehatzekin (beltzen aurpegi desitxuratua, apendize luzeak garezurrean, bota handiak jantzita eta pixoihal moduko bat eta ez besterik soinean, non itxuraz beste objektu batzuk pilatzen dituen), zeintzuk identitatea eman eta, aldi berean, kendu egiten dioten. Bere burua eta pertsonaia hori (margolariaren bestetasun munstrozkoa) agertzeaz gain, koadroen multzo batean, bestetasun erreal afektibo sentimentala harrapatu nahi du (ia ezinezkoa dena).”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button