ESZENA

Julieta Villeminek dantza ikastaroa zuzenduko du Donostian

Frankfurt, Amsterdam eta Linz-eko Arte Eszenikoen Unibertsitateetan egindako lanaren ondorioz, Julieta Villeminek dantzari garaikideari zuzenduriko irakaspen metodo baten oinarriak ezarri ditu. Apirilaren 10etik 12ra bitarte Donostiako Dantzagunen (Arteleku) izango da ikastaroa zuzentzen.

Tailerraren bitartez dantzariak deskubrituko du zer behar duen bere gorputzaren bidez adierazteko, nola transmititu ezagupen horiek dantzaria modu autonomoan garatu dadin eta mugimenduen hiztegi propioa eta bere estiloa sor ditzan.

Tailerrak, era berean, laborategi eta partaidearentzako inspirazio izan nahi du galderak eta erantzunak bilatzeko mugimenduarekin loturiko materiala irakatsi edo sortzerakoan. Hortaz, dantza modernoan edo post-modernoan eskarmentua duten dantzariei zein pedagogoei zuzenduta dago.

Ikastaroarekin loturiko xehetasun guztiak Dantzaguneren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button