BESTELAKOAK

Bilboko Foru Liburutegia ekimen kulturalez beterik 2017an

Gaur goizean  Bilboko Foru Liburutegiko programazio guztia aurkeztu du Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak. Aurtengo agenda kulturalak 45 jarduera eskainiko ditu.

Kontu interesgarriz beterik dator Bilboko Foru Liburutegiko programazioa, non erakusketak, literatura lehiaketak, jardunaldiak, hitzaldiak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, tailerrak, ikastaroak eta bestelako jarduerak atondu diren. Guztira, bost erakusketa, bederatzi literatura topaketa, hamaika ikastaro eta tailer, gaztelaniaz irakurtzeko bi talde, euskaraz irakurtzeko beste bi talde, hiru jardunaldi eta zine-forum bat sartu dira egitarauan.

Foru Liburutegiko 2017ko programazioak “era guztietako jarduerak dakartza, eta beste behin agerian jarri du espazio bizi bat dela” azpimarratu du Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak “.

Hil honetan bertan abiaraziko dira ekimenak, eta lehenak erakusketak izango dira. Eraikineko Areto Nagusiak Paperezko trailerrak. Eskuko programak Bilboko zinema-aretoetan izenekoa hartuko du. Irailean, aldiz, Euskal komikia 1975etik 2016ra erakusketa jarriko da ikusgai. Urrian, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien testuinguruan, Bizkaiko paisaien eraikuntza erakusketak beteko du aretoa. Azkenik, euskal mitologiari buruzko erakusketa bat eskainiko da abenduan.

Gazteak eta haurrak protagonistak dira bertan, eta hirugarren urtez jarraian BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketa egingo da. Helduei zuzendutako BizkaIdatz lehiaketaren bederatzigarren edizioa ere ez da faltako.

Diogun bezala jardunaldiak, tailerrak, ikastaroak eta beste jarduera batzuk egingo dira Foru liburutegian, eta bere aretoetatik, Goizalde Landabaso, Iban Zaldua, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Jabier Kaltzakorta, Iván Repila, Alex Oviedo, Izaskun Gracia edo Esther Zorrozua pasatuko dira, besteak beste.

Noiz, zer eta nor jakiteko, hortxe duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button