MUSIKA

Makina bat kontzertu aste honetan “Jazzaldiaren” eskutik

Aste honetan, uztailaren 21etik 25era, 56. Jazzaldia egingo da eta 60 kontzertu eskainiko ditu zortzi eszenatokitan.

Betiko legez, jazzaren panoraman izen handia duten artistak hurbilduko dira Donostiara, tartean, Brad Mehldau, Cecile McLorin Salvant, Silvia Perez Cruz, Kenny Barron, Noa, Arlo Parks, Mulatu Astatke, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Frisell, Marc Ribot…

Asteazkenean, 21ean, Franco D’Andrea, Italiako Jazzaren maisua arituko da San Telmo Museoan. 22an eta 23an, bi programa desberdinekin, Marcin Maseckik omenaldi bat egingo dio Thelonious Monk handiari lehenengo kontzertuan, eta ragtime gogora ekarriko du bigarrenean; Marco Mezquidak, gaur egun diren pianista bikainak uztailaren 24an joko du; eta, azkenik, Iñaki Salvadorrek 25ean emango du bere kontzertua.

Victoria Eugenia Antzokian, egunero, eguerdiko 12:30ean, Jazz hispanoari eskainitako programazio batez gozatu ahal izango duzue honako musikariekin: La Locomotora Negra, Smack Dab, Ariel Bringuez Quintet eta Caminero Quintet, Sumrrá hirukote galiziarra, edo Alba Careta tronpetista eta Manolo eta Curra bikote andaluziarra.

Kursaal Auditorioan, kontzertu bat emango da arratsaldero. Besteak beste, honakoak arituko dira: Arlo Parks abeslari gaztea, Buika balearra, Jorge Pardok eta Niño Josele, Giovanni Guidi, edo Farsa Circus Band.

Trinitate plazan, bihar bertan, uztailaren 21ean, Dave Douglas tronpetistaren eta Franco D’Andrea pianistaren taldea arituko da, eta ondoren, Cécile McLorin Salvant. Hurrengo egunean, 22an, Aymée Nuviola eta Gonzalo Rubalcaba igoko dira oholtzara. Haien ondoren, Mulatu Astatke bibrafonista eta perkusionista etiopiarraren taldea arituko da.
Eta datozen egunetan honakoak dituzue: Marco Mezquida, Naïssam Jalal, Noa israeldarra, Gil D’Or gitarrista eta Iñaki Salvador pianista. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Brad Mehldau pianista, eta Bill Frisell gitarrista arituko dira.

Chillida Lekun izan zen jaialdiaren lehen kontzertua Cécile McLorin Salvant abeslariarekin.  Hurrengoa, uztailaren 24an, Ceramic Dog hirukoteak egingo du.

Horiek eta beste asko, hemen kontsultatu ahalko dituzue: https://jazzaldia.eus/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button