ESZENA

Morritsonek eta Gartziak Kukutza omenduko dute

Ostiralean, apirilak 19, Morritson eta Gartzia antzezlanaren emanaldi berezia taularatuko dute Jon Urrazak eta Jon Zubiagak Bilboko Errekalde auzoko Udaltegian. Auzo horretan urteetan izandako Kukutza gaztetxea omendu nahi dute emanaldiaren bitartez.

Urrazaren hitzetan, “egun berezia izango da, antzezlanean Kukutzari omenaldi xume bat egiten diogulako, antzezlaneko pertsonaiek flashback baten bitartez, Kukutzan bizi izandako esperientzia bat kontatuko baitute, bakoitza bere ikuspuntutik eta umorea erabiliz”.

Morritson musikaria da, egun ezkontzetan diharduen arren, “lehen gaztetxeetako eszenatokiak erretzen zituen”. Kukutzan, gainera, sarritan jo zuen. Gartziak , berriz, teknikari lanak egiten zituen, “dohainik edan ahal izateko”.

Bestalde, azpimarratu behar da Jon Urraza izendatua izan dela 2013ko Max Sarietan Euskarazko Egilerik Onena kategorian antzezlan honi esker. Lan eszeniko honek, gainera, VI. Cafe Bilbao Antzerki Gidoien Sarietan, 2008ko edizioko euskarazko antzerki testu onenaren saria eskuratu zuen.

Izen bereko film luzea ere egin dute, eta 2013ko Zinegoak jaialdian aurkeztuko asmoa dute. Honatx trailerra:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button