ARTEA

Indalecio Ojanguren XXIII. Argazki Lehiaketa

Indalecio Ojanguren XXIII. Argazki Lehiaketa honetara gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean, eta 3 koloretan bidalia hala dira. Inoiz saritu gabeak izan beharko dira.
Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei.

Egilearen datuak -izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den kartazal itxi batean joan beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita. Kartazalean lanen lema jarri beharko da.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Eibarko Udala. Pegora Indalecio Ojanguren XXIII. Argazki Lehiaketa, Untzaga Plaza, 20600 Eibar.

Sarituak izango diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan
erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira
ikusgai ipintzeko.
Lanak aurkezteko epea 2010eko urriaren 8an amaituko da
Ohorezko saria 500 eurokoa izango da.

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button