ESZENA

“Auzo Eszena”, arte eszenikoak Gasteizko auzoetan

Auzo Eszena programa otsailaren 24tik maiatzaren 26ra zabalduko da Gasteizen. Gizarte Etxeetan egiten den arte eszenikoen programa honetan tokiko talde guztiek dute lekua, Gasteizen egoitza baldin badute eta haien ikuskizunak arte eszenikoen arlokoak badira: antzerkia, magia, dantza, bakarrizketak…

Aldabe, Arana, Ariznabarra eta Arriaga Gizarte Etxeetako ekitaldi aretoetan egingo dira emanaldiak eta ikuskizunak helduentzat zein umeentzat izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Ikuskizun guztiak 19:00etan hasiko dira.

Colesterol teatro, Mudriam Elkartea, Latirili Teatro, Konpiña Teatro, Pánico Escénico, Titania Teatro edota Kuku Bazar dira programa honen barruan parte hartuko duten taldeetariko batzuk

Emanaldiak noiz, non eta zer ordutan diren jaki nahi izanez gero, hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button