LITERATURA

Ahozko narrazioko V. literatur jardunaldiak, Iruñean

Bestela esanda izeneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte Iruñeko Kondestable Civivoxan, azaroaren 4tik 18ra bitartean. “Ahozko narrazioaren generoa eta haren adierazpen-hizkuntzak zabaltzeko” topaketa-foroa da Bestela esanda ekimena.

Gaurko saioan Federico Garcia Lorcaren omenezko kontzertu iruzkindua antolatu da. Samuel Diz izango da gitarra-jotzailea,  27ko Belaunaldiaren musika ikertzailea dena.

Biharko hitzorduan Tea y el sueño de una noche de verano lantegi didaktikoa programatu da, William Shakespeare jaio zeneko 400. urtemugaren ospakizunaren harira.

Datorren barikuan, De amor y de muerte ikuskizuna ikusteko parada egongo da. “Bizitzak berak bezala, gauza orok baitu hasiera, eta amaiera ere bai”. Egun horretan ere, Por la boca ¿muere el pez? istorio dibertigarria, eroa eta poetikoa egingo du Eugenia Manzanera aktorea eta narratzaileak

Ines Bengoa, aktorea eta narratzaileak Zer daramagu emakumeok poltsoan? izeneko ikuskizuna egingo du azaroaren 16an. Poltsatik ateratako gauzak, gauza arruntak dira, eta bakoitzak bere baitan gordeak dituen istorioak kontatzeko balio du.

Azaroaren 18an, Maitasunaren arbola ipuin pre-erotikoak narratuko ditu Joxemari Carrere idazleak. Mitologiatik kontu zaharretara, munduko kultura guztietan sexu kontuek agerpen esanguratsua izan dute. Samurtasuna, maitasuna, grina, ugaltzea, harreman debekatuak, eta beste hainbat kezka eta gogoeta azaltzen dira ipuin askotan. Horiek guztia hizpide hartuko ditu Carrerek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button