BESTELAKOAK

Ahozko ekitaldi kulturalak euskaraz garatzeko beka, Gasteizen

Gasteizko Udalak ahozko ekitaldi kultural bat euskaraz sortzeko eta garatzeko beka abiatu du gazteentzat: “Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…”. Gazteei zuzendutako ekimena da, 17 eta 35 urte bitartekoentzat,  hain zuzen.

Aurkeztuko diren lanak euskaraz eta ahozkotasunari lotuak beharko dute izan, eta banaka edo taldeka burutu daitezke. Horretaz gainera, tutoretza profesionala izateko aukera egongo da. Behin beka jasota, sortzaileek sei hilabete izango dute lana estreinatzeko.

Lanaren lagin bat aurkeztu beharko da, 2-4 orrialdetan, eta formatu txikiko proposamenak hobetsiko dira. Lanak aurkezteko epemuga 2017ko uztailaren 2a izango da.

Hiru kategoria izango dira: 1. Kategoria, 17-24 urte; 2. kategoria: 25-35 urte; eta, azkenik, 3. kategoria: 16-30 urte.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button