ARTEA

Louise Dahl-Wolfe, modako argazkilaritzan aitzindari

Garai guztietako modako argazkilaritzan aitzindari izan zen Louise Dahl-Wolfe  argazkilariaren 100 bat irudi Donostiako San Telmo Museoan paratu dituzte. Erakusketa urrira bitarte izango da ikusgai. Estatu Batuetatik kanpo bere bakarkako lehenengo erakusketa da, eta Madrilen eta Montpellierren egon ondoren, San Telmo Museora heldu da. Gero, Londresko Fashion and Textile Museum-era joango da.

Bere biografiaren datuak honakoak dituzue: Louise Dahl-Wolfek (San Frantzisko, 1895-New Jersey, 1989), modako argazkilaritzari egindako ekarpenen artean kolorearen erabilera, kokalekuak edo erretratuak aipa daitezke.
Norvegiar etorkin senar-emazte batzuen alabetan gazteena izan zen eta, San Frantziskora bizitzera joatean, Kaliforniako Arte Eder Eskolan ikasteko aukera izan zuen. Tunisiara egindako bidaian, Meyer (Mike)Wolfe eskultorea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1928an. Ssenarrak Louiseren modako argazkien atzealde ugari eraiki zituen. 1933an, New York hirira lekualdatu zen, eta han eman zuen denbora 1960 arte. 1936an, argazkilari lanetan sartu zen Harper’s Bazaar-en, eta hurrengo 22 urtean, modari buruzko erretratuak eta argazkiak egin zituen, eta 86 portada eta kolorezko 600 orrialde argitaratu zituen. 1943an, Lauren Bacalli egindako argazki bat, Harper’s Bazaareko portadan jarria, aktoresa horren ibilbide profesionalerako gora-jauzia bihurtu zen.
1960an erretiroa hartu ondoren, bere obra nolabaiteko ahanzturan geratu zen, baian geroago,  A Photographer’s Scrapbook bere memoria liburua argitaratu zuen, eta bere obra nabarmentzen hasi zen.  Harrezkero toki askotan paratu dituzte bere irudiekin egindako erakusketak.

Datu gehiago, hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button