LITERATURA

"Literaturia"-n kartzelako literaturaz, Lander Garroren lehendabiziko nobela eta Uxue Alberdiren hitzaldia

LITERATURIA 1111 egitasmoarekin bat eginez, Larrabetzuko Literaturaz berbetan irakurleen biltokian honako berbaldia atondu dute biharko, 20:00etatik aurrera, Anguleri kultur etxean: Gartzelako literaturaz: Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa.
Otamendik laster kaleratuko den Jokin Urainen Ez dago etxean liburua aurkeztuko du. Mitxel Sarasketak, berriz, Ataramiñe egitasmoaz hitz egingo du eta haren editorea izan zen Jon Etxeandiaren lana gogoraraziko du.

Bestalde, Lander Garrok Kontrarioa (Susa) bere lehendabiziko nobela aurkeztuko du ostiralean, hilak 7, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan 12:00etan. Lander Garro 1975ean jaio zen Errenterian, eta Hendaian bizi da. Orain galdera berriak ditut narrazio liburua plazaratu zuen 2004an. Kontrarioa da, beraz, bere lehendabiziko nobela.

Hau da Garroren eleberriaren sinopsia: Raul Oliveirak xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Oreretako Pontika auzo bazterrekoan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik.

Azkenik, maiatzaren 12an, asteazkena, 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan Aulki-jokoa liburuari buruz arituko da Uxue Alberdi.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button