IKUS-ENTZUN

“Gernika” eta “Cesare deve moriré”, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak emanaldi bikoitza atondu du biharko, apirilak 23, El Carmen aretoan, 19:45ean: Gernika (Angel Sandimas, Euskadi, 2012, film laburra) eta Cesare deve morire (Paolo eta Vittorio Taviani, Italia, 2012, film luzea).

Emanaldian Maria Oianguren Gernika Gogoratuz erakundeko zuzendariak eta Angel Sandimas Gernika filmaren zuzendariak parte hartuko dute.

Cesare deve morire filma antzezlan bat du abiapuntu. Izan ere, Tavianni anaiek, filmaren zuzendariek, lagun baten gonbidapena jaso zuten antzezlan bat ikusteko Ribibbiako segurtasun handiko kartzelan. Presoek taularatu zuten obra. Hala, zuzendariek obra horri buruzko filma egitea erabaki zuten. Hortaz, filmak antzekin lan hori du ardatz: nola sortu zen ideia, entseguak, eta aktoreek hautaketa prozesua, besteak beste.

Filmak, egundoko harrera izan du, eta makina bat sari ere jaso: Berlinaleko Urrezko Hartza eta Italiako Donatello sari nagusiak, orotara bost.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button