Nontzeberri

Zarauzko Udaberriko festa kontzertuz beterik egongo da

Uztaro kooperatibak Udaberri festa antolatu du datorren larunbaterako agroekologia, autogestioa eta kontsumo arduratsua oinarri edukita.

Jaia 11:00etan hasiko da hamaiketako batekin eta jarraian batukada egongo da herriko kaleetatik. Geroago bazkaria eta triki-poteoa egingo dira.

Gauean Putzuzulo Gaztetxean kontzertuak egongo dira: Legañas en las pestañas, hipotekaos, TACUMAH, Rude KNK eta The Zestones eta DJ Kosta y Peka joko dute.

Rude KNK eta The Zestones-ek Riddim selection bilduma berria aurkeztuko dute eta Hipotekaos taldeak bere disko berriaren abestiak joko ditu Putzuzulon 21:30etatik aurrera.

Gaua joan ahala, Donostiako Tamurah musika taldea arituko da bere reggae erritmikoarekin. Talde honek 13 pertsonaz osatuta dago eta roots jamaikarrera gerturatzen saiatzen da.

Gaua DJ Korta y Pega-ren musika biziarekin bukatuko da. DJ honek jartzen duen musika oso ezberdina izaten da: Flamenko, ska, punk, funky, elektro edota jungle, adibidez.

Udaberriko festa urtero ospatzen den jaia da non Uztaro Barazki kooperatibak kontsumo arduratsu bat bultzatzen saiatzen den.

Xakela Gaztetxe Asanbladak bidalita

Exit mobile version