IKUS-ENTZUN

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera

Lekeition urtero egin ohi den Euskal Zine eta Bideo Bileraren 35. Edizioa azaroaren 27tik abenduaren 1era izango da bitarte. Aurten 35 film labur aurkeztu dira eta horietatik 30 lehiatuko dira Zilarrezko Antzarra eskuratzeko asmoz.

Filmok hiru ataletan lehiatuko dira: Argumentuzkoak, Dokumental edo Erreportajeak, eta Sormenezkoak. Sekzio bakoitzean lan profesional eta amateurren arteko banaketa ere egin dute. Hala, lan profesionalak 13 izan dira, eta amateurrak , berriz, 17. Amateurren artean, sormenezkoak aurkeztu dira gehienbat, eta profesionalen artean, aldiz, argumentuzko eta sormenezko bost eta hiru dokumental.

Jatorriari dagokionez, Nafarroatik bi lan aurkeztu dira, Gipuzkoatik 12 eta Bizkaitik 16. Bizkaikoen artean, lau Lekeitiokok dira.

Epaimahaia hauexek osatuko dute: Jokin Oregi produktorea eta aktorea; Kepa Arruza Lekeitioko Kultur Zinegotzia eta Nostromo zine forumaren zuzendaria; eta Zuhar Iruretagoiena eta Mario Ortiz EHUko Arte Ederretako irakasleak.

Horretaz gainera, bi emanaldi berezi izango dira: Lekeitio, arteak kalean erreportajea azaroak 28an, eta Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza dokumentala azaroaren 29an.

Azkenik, Bileraren amaiera ekitaldian, abenduaren 1an,  Euskara Elkarteen Topaguneak Lekeitioko Udalarekin lankidetzan sorturiko II. Benito Ansola Beka jasoko duten bi irabazleen izenak iragarriko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button