Literaturia maiatzaren 31n, eta ekainaren 1ean eta 2an egingo da, ohi bezala, Larrabetzun. Aurtengo edizioa Kale Gorrian lelopean egingo da.
Beste urteetan egin den moduan liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkiak eta musika kontzertuak egingo dira Bizkaiko herrian, hiru egun horietan.
Antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, ondokoek izango dira aurtengo Literaturian: irakurle taldeak, Publikoari Gorroto antzezlana; Goienetxe Anaiak rap taldea; Oier Guillan eta Elkartasun Basatia liburuaren errezitaldia; Bide Ertzean hirukotea eta Jon Benito idazlea elkarrekin; Anari; Josu Bergara kantautorea; Josu Kamara aktorea; Baxok soziolinguista, Edo argitaletxeak kaleratu duen Charlotte Perkins Gilmanen Hormako paper horia 1892ko ipuina eta “Literaturiatxua”.
literatura kalean
literatura eskura
literatura biluzik
literatura bizirik
euskaraz bakarrik
euskaraz hainbeste
euskaraz,beharrik
irakurleok literatura eske
sortzaileok belarrimin
antolatzaileok babes barik
Literaturia