MUSIKA

Chris Brokaw estatubatuarrak Donostian joko du

New York hirian jaiotako Chris Brokaw estatubatuarrak The Periscope Twins (12XU) bakarkako lan berri eta bikoitza aurkeztuko du Donostian; 90eko hamarkadako pop-rock independentearen Come taldean jo zuen; bateria-jotzaile aritu zen, hain zuzen.

Estatubatuarra Donostiako Le Bukowski klubean izango da, ostiralean, hilak 30, 20:30etik aurrera, Donostikluba Zirkuituaren baitan.

Kaleratu berri duen The Periscope Twins (12XU) lan bikoitza da, LP formatuan, eta 45 minutu inguruko bi pieza biltzen ditu, bi diskoen lau aldeetan banatuta. Diskoa berak eginiko argazkiekin jantzita dator, eta Bob Westonek (Shellac) masterizazioa egin du.

Comen ez ezik, beste hainbat taldetan ere aritu da, 2001 urteaz geroztik, Thurston Moore (Sonic Youth), Steve Wynn, GG Allin, Johnny Depp edo The Lemonheads, bestek beste. Gaur ere, bakarrik aritzen ez denean, beste talde batzuekin aritzen da jotzen: The New Year eta The Empty House Cooperative.

Horretaz gainera, Karate ohi Geoff Farinarekin eta Sunn O))) taldeko Stephen O’Malleyrekin ere jotzen du, bikote formatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button