MUSIKA

Rezzet eta Privacy, “Paraleloan” elektronika saioan

Paraleloan elektronika ilun eta undergroundaren inguruan ardazten den programazioa da. Bada, bihar, hilak 22, Bilboko Kafe Antzokian egingo dute 21. saioa. Guztira hiru artista arituko dira, 1:00etatik 6:00etara: Katza, Rezzett eta Privacy.

Rezzettt bikote ingelesa da, eta haien estreinako lana 2013an plazaratu zuten. “Aho bete hortz utzi zituzten zaleak, guztiz toxikoa den proposamen batekin”. 2014an, Zootie argitaratu zuten, bai eta  drum & bass estiloa txikitu ere. 2015 baina, bikotearen urterik ugalkorrena izan da. “The Trilogy Tapes-en bigarren EPa kaleratu zuten, Goodness izeneko maxi ikaragarri bat, Zomby iheskorrarekin kolaborazioa, Omar Souleymen siriarraren erremix diskoa…”. Bihar, zuzenean arituko dira Bilboko Kafe Antzokian.

Azkenik, Privacy Berlin hiritik dator, eta electro garaikidea egiten du. Lau maxi argitaratu ditu gaur arte, Lobster Theremin, Klasse Recordings edo Void bezalako zigiluen bidez, eta ekoizle lanetan ere aritzen da. Hiru orduko saioarekin amaituko du biharko gau elektronikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button