
Literatura sortzeko eta diziplina horretan behar bezala aritu eta idazteko, udazken honetan hainbat ikastaro antolatu dituzte Bizkaiko Foru Liburutegian.
Ikastaro batzuk gaztelaniaz izango dira eta beste batzuk euskaraz. Hala, Microrrelatos, Literatura y fotografía, Hacia el infinito; relatos más allá de lo breve edota El arte de narrar lo cotidiano: convirtiendo hábitos en historias izenekoak gaztelaniaz emango dira.
Euskarazko tailerrak honako hauek izango dira: Ipuinak kontatzeko teknikak. Irakaslea Alberto Bargós izango da, eta hilaren 15tik urriaren 1era arte garatuko da. Izena emateko epea irailaren 8tik 12ra arte izango da. Jarduera hau ipuinak modu eraginkorrean kontatzen ikasteko beharrezko tresnei buruzko prestakuntza jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Euskaraz ere Antzezpenerako oinarriak izenekoa programatu da, eta hilaren 16tik urriaren 2ra arte luzatuko da. Jarduera hau arte dramatikoaren funtsezko teknikei buruzko prestakuntza jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.



