ARTEA

BLV-Art programak “Arty Walks” jarduera jasoko du aurten

Arty Walks ekimena ekainaren 10ean, 11n eta 12an izango da, eta horretarako, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea zabaldu du. Programak kulturaren aldeko apustua egiten du, eta helburua kultur espezializazioa da, bertako biztanleen eta bisitarien beharrei erantzun ahal izateko.

Ekimenak partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta “bisita bakoitzean auzoa bizitzen ari den eraldaketa eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapenean izan duen eragina azalduko da”. Aurten espazio berriak gehitu dira bisita programan, inguru horretan erreferentziazkoak diren artistak eta lekuak gehituz: Ana Capilla, Chiara Vallini, DibujaTolrato, Fausto Grossi, Ganboa Jewellery, Ignacio Sáez, Junitamakina, Mongolia gunea, Pedro Tejada, Ruben Castillejo, Sarean edo Tania Blanco, besteak beste.

Jarduera  horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button