BERTSOTAN

“Ez da kasualitatea” bertso-saioa, Aretxabaletan

Bihar, Aretxabaletako pilotalekuan, 16:00etan, Ez da kasualitatea saioa antolatu dute. Oraingo honetan, gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da, eta bertsolariak Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Ane Zuazubiskar. Gari Otamendi eta Aner Peritz musikariak ere ez dira faltako.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Izenburuaren zergatia ondo ulertzen da protagonistek adierazitako ondoko lerroetan: “Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan nahitaez dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button