LITERATURA

Literaturaren eta estereotipoen arteko harremanaz

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin saio bat eskainiko du asteartean, apirilak 20. Bertan, Harkaitz Canok eta Eider Rodriguezek literaturaren eta estereotipoen arteko harremanak jorratuko dituzte.

Lutxo Egiak moderatuko duen topaketa horretan honakoa ideiak jorratuko dira: zeintzuk dira autoreen eguneroko bizitzan gehien eragiten duten estereotipoak; zein da estereotipoen eta sorkuntzaren arteko erlazioa, edo zeintzuk dira literaturako pertsonaiak forma ematen hasteko estereotipo beldurgarrienak.

Harkaitz Cano Euskal Herriak eman duen idazlerik onenetakoa dugu. Berak dira besteak beste, Beti oporretan, Fakirraren ahotsa, edo Twist lan famatuak. Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Raymond Carver eta Allen Ginsberg autorren lanak nire euskaratu ditu. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du, eta Kritikarena beste horrenbeste. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzuli da.

Eider Rodriguez ere Euskal Herriak eman duen idazlerik onenetakoa dugu. Bereak dira Eta handik gutxira gaur, Haragia, Bihotz handiegia, edota Katu jendea lan izugarri ederrak. Gaur egun, EHUn aritzen da irakasle.

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian ospatuko da, eta ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button