ARTEA

Iker Serranoren irlak eta bidaiak ikusgai Bilbon

Iker Serrano Roblesek (Iruñea, 1982 ) Bidaia/Irla 2.1 erakusketa paratu du Billboko Windsor Kulturgintza galerian. Erakusketa zabalik dago azaroaren 16a bitarte.

Erakusketa hau artista nafarrak Bilboko Fundazioan iaz jarritako Bidaia eta Irla erakusketaren jarraipena da. Halaber, bere doktoretza-tesiari atxikita dagoen proiekzioa da: “Plastikan eginiko Bidaiari buruzko begirada, narratiba piktorikoaren fenomenoaren baitan”.

Hala, Serranok bidaietan gozaturiko irudiek jarri ditu mihiseetan. Kolore biziak nagusitzen dira. “Uharteko egonaldia bat-batekoa da, baina irudikapenak ere hartzen du. Ikastaldia da, eta koadrorako eta uharterako bidaiaren jarraipena ere bai. Kasu honetan, uhartean bizipenak dira, zehatz-mehatz. Uhartea, berez, askotariko errealitateen multzoa da eta aldi berean pintorearentzako eta gainerakoentzako toki”.

Hala, urpean igeri egiten ari den urpekaria, kobazuloak, zebrak, dordokak…. Ikus daitezke, finean, paisaia fantastikoak. “Erakusketa hau geltokia da ibilbidean, eta identifikatzeko gune da hori, hausnarketarako baino. Kontaketak aurrera segitzen du, bidaiak jarraitu egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button