
Azaroaren 7, 8 eta 9an, Mendi kultur symposium izenburupean Literatura, zinema eta mendiari buruzko III. jardunaldiak abiatuko dira Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Graduen Aretoan.
Mendiaren kulturaren inguruan hitzaldiak eta film proiekzioak uztartuko dira aipaturiko egunotan.
Mendi literatura ikerketa akademikoaren arloan, Lehen emakume alpinistak, El paso de los Alpes de Aníbal según Tito Livio, La invención de la montaña en la cultura moderna, La montaña en el cine: ¿fondo o personaje? bezalako gaiak tratatuko dira emango diren hitzaldietan.
Rémy Teziers zuzendariaren Au-delà des cimes (2009), Manuel Gutiérrez Aragón-en El corazón del Bosque (1979) eta Gerard Montero Corominas-en Encordades (2011) filmak ere pantailaratuko dira.
Egitarau potolo osoa hemen begiratu ahal duzue.



