LITERATURA

“Hitzen lihoa iruten II”, poesia errezitaldiak

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Hitzen lihoa iruten II poesia errezitaldien zikloa ondu du. Programaren baitan, hiru emanaldi egingo dira. Gaur bertan, hain justu, Asier Serranoren Linbotarren itzalak ate ostean errezitaldia egingo da, 19:00etan.

Asier Serranoren Ate osteko itzalak eta Linbotarrak azken poemategietan ardaztutako ikuskizun literario-musikala da Linbotarren itzalak ate ostean. Hauexek dira partaideak: Asier Serrano (ahotsa eta gitarra), Miren Fernandez (ahotsa eta teklatuak) eta Antxon Sarasua (ahotsa, teklatuak, gitarra eta programazioak).

Bihar, halaber, Wislawa Szymborska poeta poloniarrari eskainitako emanaldia izango da: Iñaki Salvador (pianoa), Ana Pimenta (esataria), Amaia Lizarralde (esataria) eta Helena Golab (esataria).

Azkenik, etzi, Hitzak argi. Musipoema ikuskizun hibridoa izango da, hiru hauen eskutik: Jon Makuso, (biolin jolea), Imanol Larrinaga (akuarelen egilea) eta Juan Ramon Makuso  (poeta).
Kolde Mitxeleneren arabera, “hitzak itotzen dira zaratan. Poesiaren hitzan, bere musikan, gordetzen da gizakiaren zerizana. Lihoaren hitzak bere musika du, eta udazkenaren hostoan kulunkatu da hiriaren arima”.

Informazio gehiago: kmk.gipuzkoakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button